Calendario

Mayo 2012
LunMarMierJueVierSabDom
 << < > >>
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

Anuncio

¿Quién está en línea?

Miembro: 0
Visitante: 1

rss Sindicación

Archivos

07 Mayo 2010 
1. Zeintzuk dira asetze publizitarioaren ondorioak hartzailearengan publizitate eraginkortasunari dagokionez?

            Publizitatearen helburua, helarazi nahi den mezua hartzailearengana heltzea da. Behin hori lortuta, persuaditzen ahaleginduko gara eta horrekin batera, kontsumora bultzatu. Hau guztia lortuta, publizitate eraginkor baten aurrean gaudela esan dezakegu.


2. Zergatik ez da betetzen eduki publizitarioak mugatzen duen legeria? Nork ateratzen ditue etekinak egoera horretatik?

            Telebista kateek emititzen dutenaren %10 baino ezin da izan publizitatea. Ordu batean beraz, 10 minutuko publizitatea jar dezakete gehienez spot, promozio, babesletza eta horrelakoak kontutan hartuta.

            Hala ere, kate askok lege horiek ez dituzte betetzen (1988ko Publizitatearen Lege Orokorra eta 1988ko Telebista Pribatuaren Legea). Gehiegizko publizitatea sartzeagatik, zigorrak ezarri beharko ziren berez, baina gehienetan ez dira ezartzen. Hala ere, gehiegizko publizitate horrengandik jarritako zigorra ordainduta ere, etekin handiagoak lortzen dituzte, publizitate kopuruaren inguruan ezarritako mugak betez gero ateratakoekin konparatzen baditugu.

            Legea betearazi behar dutenek ere ez dituzte neurri asko hartzen (Zientzia eta Teknologia Ministerioaren arduradunak). Saturazio datu ikaragarriak ematen direnean, telebista kate garrantzitsu bat horren atzean dagoenean edota Iragarleen Elkarte Espainolak -zeinek hilabetero datuak analisatzen dituen- kezkatzeko moduko datuak kaleratzen dituenean baino ez dute esku-hartzen.

            Iragarleak eta ikus-entzuleak dira gai honetatik kaltetuak ateratzen diren alderdiak. Iragarleei dagokionez, diru kantitate handiak ordaindu beharko dituzte, programazio osoan aipamen-tarte txiki bat baino izan ez dezaten. Eta ikus-entzuleek bestalde, hainbat minutu itxaron beharko dituzte ikusten ari ziren programa ikusten jarraitu ahal izateko.
            Hau guztia esanda beraz, guzti honetatik etekinak ateratzen dituztenak telebista kateak dira.


3. Iragarki “nabarmenak” egiteko ahalegina egiten denean ze nolako eragina du horrek mezuarengan?

            Publizitate agentziek, beraiek landutako iragarkiak besteengandik desberdinak izateko eta ahalik eta agerikotasun handiena izateko bide berri bat aurkitu dute: ikus-entzulearen parte hartzea bilatzen duten istorioez baliatzea iragarkia azaltzeko. Modu horretan, ikusleak spota ikusi eta istorioa jasotzerakoan, asuntuari buelta batzuk ematen dizkio iragarkia ulertzeko ahaleginetan. Kasu honetan beraz produktua gutxi azaltzeak adibidez ez du garrantzirik. Istorioa da gakoa, horrek helarazten duen mezua. Honekin, ikus-entzuleak iragarkia gogoraraztea lortu nahi da.


4. Publizitateak gehiago entretenitu baino gutxiago saltzen omen du. Ez du ideia honek zalantzan jartzen publizitate jardunean sormenari ematen zaion garrantzia?

            Bai, egia da testuan irakurri dezakegun adierazpen honek zalantzan jartzen duela publizitatea egiteko erabilitako sormen jarduera. Baina esan beharra dago, ikus-entzuleok etengabe jasaten ari garen publizitate jarioaren ondorioz, azkenean ez garela konturatzen publizitatea ikusten ari garen edo telebistako saioren bat ikusten ari garen. Testuan adierazi bezala, gaur egungo programen ardatza asko aldatu da, entretenimendurako eta seriotasun gutxiko programa asko eta asko emitituz. Horrela, gizarteak publizitate hori ere entretenimendu bezala hartzen du.



Admin · 84 vistas · Escribir un comentario
28 Avr 2010 

            Maialenek eta biok, Baileys-en iragarki bat aukeratu genuen, horren inguruko inkesta bat egiteko. Inkesta horren helburua, produktu horren telebistako iragarkiaren eraginkortasuna neurtzea zen alde batetik eta iragarki horren inguruko aspektu desberdinen iritzia jakitea bestetik. Horrela, pista batzuk emanda, inkestatua marka horren produktura heltzen bazen jakitea zen egindako proba. Inkesta, encuestafacil.com web gunean egin genuen azkenea, nahiz eta hasieran bere erabilpena nahiko nahasia zela iruditu. Email bidez zabaldu nuen inkesta batez ere. Baina horretaz aparte, blog-ean ere inkestara satzeko lotura jarri nuen, beste norbaitek ere egiteko interesa eduki eta aukera hori ez galtzeko.

            Gure xede taldea 20 eta 55 urte bitartekoak izan dira. Adin tarte hori hartzea erabaki genuen, gutxi gora behera, adin tarte horretan kontsumitzen direlako batez ere edari alkoholdunak.

            Nik, hainbat jenderi bialdu nien inkesta, 15 ingururi. Baina 9ren erantzuna baino ez dut jaso. Askok esan didatenaren arabera, arazoak izan dituzte nik bidalitako helbidean sartzeko. Hala ere, erantzundako inkestetatik hainbat ondorio atera ahal izan ditut. Erantzun dutenen artean, % 11,1a baino ez da Baileys-en kontsumitzailea. Hala ere, % 44,4ak noizbait edan izan du edari hau. Aipatzeko da bestetik, azken egunetan ikusitako iragarkiren bat aipatzerako orduan, askoren erantzuna kotxe markaren batena izan da. Nahiz eta gure produktu eta markarekin zer ikusirik ez izan, deigarria den zerbait da. Egia esan, azken hilabete honetan batez ere, kotxeen iragarkiak gero eta ugariagoak dira.

            Iragarkiaren leloari dagokionez, hasieran kremazko edari alkoholdunik ez gogoratu arren, AFTER LUNCH AFTER DINNER slogana aipatzerakoan, kremazko edari alkoholdunik gogoratzen ez dutela erantzundakoen % 85,7ak lotu du slogan hori Baileys-en iragarkiarekin. 

            Esan beharra dago hala ere, edari alkoholdunen iragarkiak ez direla oso ohikoak izaten. Hori dela eta, inkestaren hasiera aldean edari alkoholdunen iragarkiren bat gogoratzen badute galdetzean, %11,1ak baino ez du iragarkiren bat gogoratzen. Hori dela eta, ezin izan dut hasiera batetik iragarki hori gogoratzen duen jende asko lortu.

            Amaitzeko esan, iragarkiaren inguruko iritzi desberdinak jaso ditudala. Alde batetik iragarki dotorea dela esaten dutenak daude. Hauen esanetan, iragarkiak elegantzia trasmititzen du. Horrela, edari hori kontsumitzen duen jendearen dotorezia azpimarratuz. Bestetik, gutxi batzuen esanetan, iragarkiaren mezua ondo pentsatuta egon arren, neska bat bera bakarrik hizketan egote horrek ez du zentzu askorik. Beraien ustez, erakargarriagoa da udako egun batean egindako festa batean edari hori agertzea.

 


 


Admin · 127 vistas · Escribir un comentario
08 Mar 2010 

Astebete pasa da perfil faltsudun Facebook kontua ireki nuenetik.  Gonbidapenak egiten hasi baino lehen, perfileko hainbat datu bete nituen, horrek benetako itxura emango ziolakoan. Izen-abizenak, jaiotze data, bizilekua, ikasketak, lanpostua, gustuak…jarrita, aproposa izan zitekeen argazki baten bila hasi nintzen. Behin argazki hori aukeratuta, argazki albumerako beste batzuk aukeratu nituen, gehienak leku desberdinetako paisaien argazkiak izan zirelarik.

 

Guztia txukun samar jarri ostean lagun izateko eskaerak egiten hasi nintzen. Horretarako bilatzailean edozein izen jarri eta lehenengo atera zitzaizkidanak aukeratu nituen. Gero, hauen lagunei ere eskaera egin nien. Beharbada, beraien lagunen lagun naizela ikusita onartuko nindutelakoan. Baina horrek ez du nik uste bezain eragin izan, batzuengan funtzionatu arren, beste batzuek horri ez diotelako inolako kasurik egiten. Horrela, ia 40 eskaeretatik, 17 onarpen baino ez ditut izan. Esan beharra daukat baina, talde desaberdinen zale egiteko esakeren artean, guztiak onartu dizkidatela. Baina hori ez da kontutan hartzekoa, nik uste kasu horietan denei onartzen dietela eta.

 

Jartzen dugun izenak ere eragin handia izaten du horretan. Nik erabilitakoan behintzat, oso argi ikusten zen ez zela benetakoa. Izen-abizen barregarriak aukeratu nituen, kasualidadez beste norbaiten izen-abizenak jartzeko arriskua ekidinez.

 

Sare sozialen erabiltzaileetatik askok, entretenimendua baino ez dute bilatzen: besteen argazkiak ikusi, lagunekin hitz egin... Hala ere badago ahalik eta lagun kopuru altuena lortu edota jende berria ezagutzeko helburuarekin sare sozialetaz baliatzen direnak. Nik eta baita nire hurbilekoek ere, gure arteko komunikaziorako baino ez ditugu erabiltzen sare sozial hauek. Beste batzuek ordea jende berria ezagutu nahi izaten dute, behin eta berriz eskaerak eginez. Askotan heldu izan zaizkit nire Tuentira "hola, soy x, aceptame si quieres ser mi amigo" bezalakoak.

 

Marketingari dagokionez, hedapena modu erraz eta azkarrean egiteko bide bat da sare sozialen erabilpena. Gero eta erabiltzaile gehiago dituzte Facebook, Tuenti eta horrelakoak. Horrela informazioa kontsumitzaile askorengana helduko da. Baina hala ere, ez dut oso argi ikusten interneten edo sare sozialetan bakarrik oinarritutako kanpainak egitea. Bi arrazoietan oinarritzen naiz horretarako. Alde batetik, gero eta jende gehiagok internet eta sare sozialak erabili arren, oraindik asko dira talde horretan sartzen ez direnan, horrela, zati handi bat publizitate kanpaina horretatik kanpo utziko genuke. Eta bestetik, nahiz eta kanpainaren targeta interneten edota sare sozialen erabiltzaileak izan (hauei zuzendutako kanpaina bat izan arren), kontsumitzaileak oraindik ez daude ohituta eta horren ondorioz prest, internet bidez publizitatea jasotzeko. Baina hala ere, etorkizunean oso erabilgarria izango dela iruditzen zait publizitate mota hau.



 



Admin · 166 vistas · Escribir un comentario